XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...): arein erruki danak zainduko dauz, ur-iturrietan emongo dautse edaten-eta.
Nire mendi guztietan be zidorrak zabalduko dodaz, ta nire zidorrak bide biurtuko dira.
Batzuk urrindik etorriko dira, beste batzuk iparraldetik eta itxasaldetik; besteak, egoi-aldetik.
Goratu, zeruok; poztu zaitez, lurra; abestu egizue, mendiok; Jaunak bere erria poztu egin dau ta bere txiroai errukia agertuko dautse-ta.
Orduan, Sion'ek auxe esan eban:
Ama bat aztu ete-daiteke bere umetxoaz, eta ez ete-da errukituko bere sabeleko semeaz? Eta a aztu ba'ledi be, Ni ez nintzake zutzaz aztuko, diño Jaun alguztidunak.
- Zeuk dozu beartsuaren ardura, Jauna; Zeu zara umezurtzaren laguntza.
Zer dala-ta urrindu zara orrenbeste, Jauna?.
Zer dala-ta gorde zara nire larrialdian?.
Bitartean, deungea arro dago, ta beartsua kiskaltzen.
Barri Ona (Jon.8, 12 20).- Aldi aretan, Jesus'ek judar-taldeai auxe esan eutsen:
Pariseotarrak esan eutsen:
Jesus'ek, erantzunik, esan eutsen: Nik neutzaz autor egiñarren, jatorra da nire autorra: nundik etorri nazan eta nora noan ba-dakit-eta; zuek, ostera, ez dakizue nundik natorren eta nora noan.
Zuek aragi-bidez epaitzen dozue; Nik ez dot iñor epaitzen.
Eta Nik epaituarren, epai au zuzena da; ez nago Ni bakarrik-eta; bialdu nauan Aita Neugaz dago-ta.
Zuen legean idatzita dago, gizon biren autorra jatorra dala.
Nik neutzaz autor egiten dot, eta Ni bialdu nauan Aitak be Neutzaz autor egiten dau.
Orduan zirautsoen:
Jesus'ek erantzun eutsen:
Itzok, diru-toki ondoan esan ebazan Jesus'ek, Eliza nagusian irakasten ziarduan artean; baiña ez eutsan iñok eskurik ezarri, Aren garaia (sasoia) oraindiño ez zan eldu-ta.
- Jauna nire indar, igesleku ta askatzaille egin da; Beragan dot itxaropena.